• Home
  • Hiritartasuna
    • entzutearen garrantzia
    • besteen beharra dugu
    • Ikerketa >
      • Aurkezpena
    • Pinpilipauxaren zirkoa
    • Sare Sozialak
    • Ingurumenari zor diogun errespetua
  • Gaztelania
    • Libro de viajes >
      • Excursión
    • El príncipe de la niebla
    • Carta
  • Comenius
    • 2.maila >
      • Euskal Herria >
        • Euskaraz
        • In English
      • Bretainia >
        • Euskaraz
        • In English
    • 4. maila >
      • Linkak

Title. Haz clic aquí para modificar.

Bretainia eskualde historiko eta kulturala da, sei nazio zeltetako bat.
Frantzia ipar-mendebaldeko Armorika penintsula osoa hartzen du Bretainiak, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean. Lau departamenduk osatua da: Côtes-du-Nord, Finistère, Morbihan, Ille-et-Vilaine (27.000 km2). Berez, Bretainiakoa ere den Loire-Atlantique departamendua eskualde honetatik kanpo geratu zen, Frantziako Iraultzaren ondoren.


Klima

Ozeanikoa da, hezea eta ez oso hotza. Euria urte osoan egiten du Bretainia guztian. Barnealdean elurra egin ohi du neguan. Hegoaldea, Loira ibaiaren aldea, eguzkitsuagoa da.
 Biztanleria

Jendetsua izan da beti, baina emigrazio handia nozitu behar izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Milioi bat gaztek utzi zuten Bretainia mende bakarrean. Biztanle-galera hori 1960tik aurrera eten zen nolabait.

Historia

Antzina, erresuma burujabea eta dukerria izan zen. 1532an, Frantziari atxikitako atzerriko probintzia bihurtu zen. 1790ean, aldiz, desagertu egin zen administratiboki, eta bost departamendutan zatitu zuten: Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor), Penn-ar-Bed (Finistère), Il-ha-Gwilen (Ille-eta-Vilaine), Mor-Bihan (Morbihan) eta Liger-Atlantel (Loire-Atlantique).

Eskualdekatzean, departamendu horietako laurekin sortu zuten Bretainia eskualdea; hau da, Liger-Atlantel kanpoan utzi zuten, zeina Pays de la Loire eskualdearekin bat egin baitzuten.
Bretainiako lurralde historikoak
Bretainia osatzen duten lurralde historikoak 9 dira. Hona hemengo mapan:
Powered by Create your own unique website with customizable templates.